XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orduan gizonak, are haserretuago, oihu egin zion: - Nola poztuko nintzatekeen lukainka madarikatu hau sudurrari erantsiko balitzaizu!.
Eta bapatean, berriro distira ikusi eta danbateko handia entzun zuten, eta andre gaixoaren sudurrari erantsia geratu zen lukainka.
@- Ai, ai! Begira zer egin duzun! Kendu hau sudurretik!.
- Zer esango du jendeak horrela ikusten banau?- esaten zuen garrasika eta negarrez.
Teink eta teink egin gizonak lukainkari, baina ez zegoen kentzeko modurik.
- Ez egin negarrik, andrea - esan zion gizonak -.
Bi gurari gastatu ditut, baina beste bat geratzen zait oraindik.
Ikusiko duzu, oraintxe eskatuko ditut jauregia eta karroza, eta printzesa bat emango duzu.
- Zertarako behar ditut nik jauregia eta karroza?.
- Ikusi duzu inoiz sudurrari lukainka erantsita duen printzesarik?.
- Hau kentzea da nik nahi dudana!.
- Jakina, andrea, neuk ere nahi nuke lukainka madarikatu hori agertu den bezalaxe desagertzea; eta ea ez digun gehiago adarrik jotzen!.